2012-05-24

Argazkitzala. Argazki bilduma

Maiatzaren 8, 9 eta 10ean Argazkitzala proiektua burutu genuen Hondarribiko leku ezberdinetan. Bertan ateratako argazkiekin bilduma bat egin dugu, ondorengo imagina klikatuz ikusi ahal izango duzuena. Gogoratu datorren astean (maiatzak 28, 29 eta 30) Artebide VIren proiektuen erakusketa egingo dugula Zuloaga etxean.

Argazkitzala/ fotosombraje


ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIEI!

2012-05-18

Alfonbra urdina. Argazkiak

Azken hiru egun hauetan Alfonbra Urdina performancea eraman dugu aurrera Santa Maria Magdalenako eskaileretan, eguneroko bizitzan aktibitate fisikoa sustatzeko helburuarekin


Ateratako argazkiak ondorengo argazkia klikatuz ikusi ahal izango dituzue.


Alfonbra urdina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIEI ETA SEGI AKTIBO! 

2012-05-08

ARGAZKITZALA



Zer da eta zertan datza?

Artebide VIk proposatutako proiektu berri bat da, Hondarribiko kaleetan barrena burutuko dena. Bizimodu osasuntsuei buruz hausnartzera bultzatzen dituzten siluetak eta pentsamenduak Hondarribiko gune ezberdinetan ipiniko ditugu momentu zehatzetan, jendearen elkarrekintza bilatuz. Jendea pentsamendu eta itzalekin jokatzen dagoen bitartean argazkiak ateratuko ditugu (haien pentsamendu zein itzalak direla ematen duen momentuan), ondoren hiritarrek erakusketan ikusi ahal izango dituztenak.

Non eta noiz burutuko da?

Maiatzak 8 asteartea (15:00-18:30): Alde Zaharra, San Nikolas zubia
Maiatzak 9 asteazkena (09:00-13:00): San Pedro Kalea (Correos), Sokoa
Maiatzak 10 osteguna (15:00-18:30): Hondartza Kiroldegia, San Pedro Kalea