Zer da Artebide VI?
Lanbideren eta
Hondarribiko Udalaren arteko lau hilabeteko iraupena duen enplegu sustapen bat
da Artebide.
Helburuak
Sormen artistikoa eta bizimodu osasuntsuen
sustapena bateratu nahi ditu hirian. Espazio honek, mezuak helarazteko eta oro
har komunitate guztia inplikatzeko aukera ematen du.
Gure helburu orokorra jendearengan bizimodu
osasuntsuei buruzko hausnarketak sortzea da.
Nor gara
20 eta 30 urte artean dauzkagun bost gaztek
osatzen dugu ArteBide VI lan-taldea: hezitzaile batek eta lau teknikarik.
Esku-hartzeak
Bizimodu osasuntsuak
sustatzeko, hiru arlo hauetan oinarritzen dira gure ekintzak:
·
Arriskuak murriztea
·
Kirol ekintzak eta auzoak suspertzea
·
Hiritarren partaidetza, gizarte eta talde
naturalak sendotuz.
Hau
guztia sormen artistikoa kontuan izanik.
Artebide proiektuaren historia
Sormen artistikoa
eta soldatapeko lana bateratzen zuen proposamen baten bitartez, lau emakumek
Udal Ludotekako Txotxongiloa 2001. urtean birgaitu zuten. Lanak oso emaitza
positiboa izan zuen, eta ondorioz, Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak
antzeko ezaugarriak zituen egitasmo bat diseinatu zuen. Oraingo honetan,
tamaina handiko muralak egin ziren,
Hondarribia Hiriko 800. urteurrena ospatzeko; momentu honetan mural
horiek hainbat eraikin publikotan ikus daitezke. 2004-2005 urte artean ArteBide
III taldea Alde Zaharreko irudiez arduratu zen, eta elementu sustatzaileak egin
eta diseinatu zituen (postalak, jokoak, poltsak, mantalak…). Hurrengo
ekitaldian, ArteBide IV proiektuak Kale Nagusian dagoen eta martxan jarraitzen
duen helduentzako Elkargunea apaindu zen. Era berean, Baratza Komunitarioa
sustatzeko euskarri artistikoak sortu eta eratu ziren; kutxak, produktuen
erakustokiak, txorimaloak, ale didaktikoak, postalak… ArteBide V proiektuaren
helburua zera zen, sormen artistikoa eta bizimodu osasuntsuak sustatuz gaur
egungo gizartean droga kontsumoei buruzko antzezlan bat egitea: “5 – 1en kontra
bertsioa” antzezlana, udalerriko Bigarren Hezkuntzako hiru ikastetxeetan,
Gaztelekuan eta Zuloaga Etxean aurkeztu zen.