Zer da eta zertan datza?
Artebide VIk proposatutako proiektu berri bat da,
Hondarribiko kaleetan barrena burutuko dena. Bizimodu osasuntsuei buruz
hausnartzera bultzatzen dituzten siluetak eta pentsamenduak Hondarribiko gune
ezberdinetan ipiniko ditugu momentu zehatzetan, jendearen elkarrekintza
bilatuz. Jendea pentsamendu eta itzalekin jokatzen dagoen bitartean argazkiak
ateratuko ditugu (haien pentsamendu zein itzalak direla ematen duen momentuan),
ondoren hiritarrek erakusketan ikusi ahal izango dituztenak.
Non eta noiz burutuko da?
Maiatzak 8 asteartea (15:00-18:30): Alde Zaharra, San Nikolas zubia
Maiatzak 9 asteazkena (09:00-13:00): San Pedro Kalea (Correos), Sokoa
Maiatzak 10 osteguna (15:00-18:30): Hondartza Kiroldegia, San Pedro Kalea