Orrialde honetan hausnarketara bultzatu nahi zaitugu. Arriskuei buruzko informazioa emanez erabaki arduratsuak hartzera bideratuz.
ARRISKUAK SAIHESTEA ZURE ESKU DAGO
Arrisku gehiago, plazer gutxiago.
Kontuan izan alkohol gehiegi edanda ligatzen
baduzu arriskuak igo daitezkeela, eta gozamena, berriz, jaitsi. Gauean
zenbaitetan desira faltsuak eragindako zenbait egoera suertatzen dira; askotan
horietaz damutu egiten gara ondoren: jarrera arriskutsuak (preserbatiborik ez
erabiltzea…). Alkoholak ez dio sexu harremanari mesede egiten, mutilaren
erekzioa kaltetu dezake eta emakumearen sentikortasuna murriztu. Shakespearek
esan bezala “desira probokatzen du baina gauzatzea zapuzten du”.
PENTSATU KONTSUMITU AURRETIK
Ez zaitez nabarmena izan
Hiri Segurtasun Legearen bitartez, zigortuta dago gune publikoetan sustantzia ilegalak kontsumitu eta edukitzea. Beraz, eduki ezazu hau kontuan, argazkiak internetera igo edo jendaurrean kontsumitu aurretik. Espero ez duzun norbaitek ikus zaitzake eta eragin kaltegarriak ekar diezazkizuke: zure lana galtzea, etiketatua izatea, isuna jasotzea,...
Kontsumitzen
dugunean ez gara guztiz konturatzen bidaltzen dugun irudiaz; pentsatzen
dugunaren eta jendeak ikusten duenaren artean alde handia dago.
Zer gertatu
ahal zaigu (dakiguke) gune publikoan sustantzia ilegalak kontsumitzen aurkitzen
bagaituzte?
Egoera horren aurrean, 300 eta 60.000€ arteko isuna
jaso dezakegu, gainean daramagun kopuruaren eta larritasunaren arabera (larria
edo oso larria). Gainera, arau-hauste hauen bidez, gidabaimena hiru hilabetez
kendu, armen baimena kendu edo baliogabetu, eta aurkitutako sustantzien
konfiskatu ahal dizkigute.
Kontsumitu behar baduzu: informa zaitez!
Drogen
kontsumoak hainbat arrisku dakartza: batetik substantzia bera, eta bestetik
berarekin lotutako zenbait arrisku. Zeri aurre egiten diozun jakiteak egoera
txarrak aurreikusten lagunduko dizu.
Kontsumitzea erabaki baduzu, kontuan izan:
- Kontsumitu behar duzun sustantziak sor ditzaken eraginez informa zaitez, eta prebentzioa kontuan izan.
- Kontsumitzekotan, hurbileko edo konfiantzazko jendearekin zaudenean egin ezazu. Garrantzitsua da pertsona batek behintzat ez kontsumitzea, zernahi gertatzen bada ere..
- Kontsumitu aurretik kontuan izan zure egoera.
- Sustantzia ezberdinak nahasteak eragin kaltegarriak areagotu ditzake.
Kannabisa kontsumitzen dugunean, arriskua arina dela uste izaten dugu,
eta hori benetan arriskutsua da. Kannabisa droga bat da, ezin dugu ahaztu.
Beste sustantziekin batera, desiratutako efektu batzuk badaude, horregatik
kontsumitzen dugu, baina desiratzen ez diren beste efektu batzuk ere badaude,
eta arrisku horien pean geratzen gara:
Segituan agertzen diren eraginak (dosiaren, kannabis motaren,
aldartearen eta gogoaren arabera):
Dosi baxuetan:
- Ongizatea
- Euforia
- Barre erraza
- Lotsa galtzea
- Hitz-jarioa
- Pertzepzio sentsorial eta tenporalean aldaketak
- Begi gorriak eta aho lehorra
- Erreflexuak jaisten dira, motelagoak bihurtuz
- Koordinazio zailtasunak (gidatzeko, adibidez, eta prozesu mental konplexuetarako)
- Gosea
- Depresioa
- Logalea
Dosi altuetan, honako hauek gerta daitezke:
- Nahastea
- Letargia
- Errealitatearen pertzepzio asaldatua
- Zenbaitetan: antsietatea eta paniko egoerak
Arriskuak:
- Oraindik oso eztabaidatua den sindromea azpimarratzen da: motibazio eza.
- Nortasuna hondatzen da, ondorioz jokaera psikosoziala ahuldu egiten da, eta sarritan kontzentrazio eta memorizazio gaitasunak murriztu egiten dira.
- Birikei begira kea kaltegarriagoa da tabakoarena baino
- Baginak fluxua galtzen du, gure gorputzak hormona gutxiago sortzen ditu eta espermaren ekoizpenak ere beherantz egiten du
- Erreprodukzio eta immunologia sisteman gorabeherak egon daitezke
- Arriskua duten pertsonengan, kannabisak psikosia eta delirio-haluzinazio egoerak sor ditzake.
- Gaindosi aukera gutxi daude
- Alkoholaren eragina eta nerbio sistema zentralaren beste depresore batzuen eragina areagotzen du
Menpekotasuna eta tolerantzia:
- Kannabisaren eratorriek menpekotasuna sortarazten dute, eta droga bat-batean utziz gero, dagokion abstinentzi sindromea agertzen da.
- Tolerantzia, noizbehinkako erabilera batekin ere agertzen da; zenbat eta gehiago erre, orduan eta eragin txikiagoa izango du. Gero eta dosi altuagoa behar izango da aurretik kopuru gutxiagorekin lortzen ziren efektuetara iristeko. Dosia handituta, beraz, arriskuek ere gorantz egingo dute.
Abstinentzia sindromea:
- Antsietatea, insomnioa, suminkortasuna, depresioa, anorexia eta abar.
(Informazio iturria: “FAD”)
Egoera hauetan egonez gero Kannabisa kontsumitzea erabat gaitzetsia da
- Haurdunaldian eta edoskitzean
- Medikazio hartuz gero
- Gidatu behar bada
- …