Orrialde honetan bizimodu osasuntsua sustatzeko Hondarribiko auzoetan zehar egingo ditugun kirol ekintzei buruzko informazioa agertuko da.
Bestalde, Hondarribiko kirol guneen mapa bat izango duzue eskura, herriko kirol guneei eta kirol instalazioei buruzko informazioarekin.
GORPUTZA MUGITUZ OSASUNTSU SENTITU
Kirola praktikatzeak onurak ekartzen ditu bai
alderdi fisikoan, bai psikikoan, eta bai sozialean.
J Onura fisikoak: Kirola egiteko ohiturak pertsonen egoera fisikoa
hobetzen du: metabolismoan aldaketak eragiten ditu, sistema kardiobaskularra hobetzen du, eta
diabetetik, gaixotasun koronarioetatik eta bizkarreko arazoetatik babesten
du.
Kirola eginez: Hobeto egingo duzu lo, erosoago
sentituko zara zure gorputzarekin, zure indarra eta flexibilitatea mantendu eta
hobetuko dituzu, zure gorputzak endorfinen antzerako efektuak dituen injekzioak
jasoko ditu, mina murriztuko zaizu, eta gogoa eta euforia areagotuko zaizkizu. Ongizate
sentsazioa atsegingarri bat izango duzu kirola praktikatuta.
J Onura psikologikoak: Kirola egiteko ohitura izanda, alderdi hauek
hobetuko dira:
Era berean, ondoko joerak murriztuko dira: lan huts egitea, alkoholaren
gehiegikeria, haserrealdia, antsietatea, nahasteak, depresioa, dismenorrea,
buruko minak, liskarrak, fobiak, portaera psikotikoak, estresaren eraginak eta
tabakismoa .
J Onura sozialak: Banakako zein taldekako ekintza fisikoetan,
pertsonen arteko harremana hobetzen da. Onura garrantzitsuena sozializazioa da.
Kirola eginez: gehiago ligatuko duzu, dinamikoago
sentituko zara, zure erlazioetan zeure buruarekiko konfiantza handiagoa
sentituko duzu eta zure helburuak erraztasun handiagoarekin lortuko dituzu.
Beraz, gorputza mugitzeko prest?
HONDARRIBIKO KIROL GUNEETAN JOLASEAN
Lagunekin kirola egitea
aisialdia era osasuntsu batean pasatzeko modu bat da. Onura fisiko eta
psikologikoez gain, kirola egiten duzun bitartean, lagunekin eta jende
gehiagorekin harremanak izateko espazio bat lortuko duzu, eta barre algara
batzuk botatzeko ere une aproposa izan daiteke. Hondarribiko auzo eta gune
ezberdinetan instalazio ugari aurkituko dituzu (bisitatu ezazu Hondarribiko kirol
guneen mapa)
LOKALETIK KANPO ERE BADAGO BIZITZA!
Lokal bat izatea
ondo dago, baina ez da osasuntsua egunero bertan sartuta egotea. Ondo dago
buelta bat ematera ateratzea, zerbait hartzera joatea, mahai-futbolean jolastea…
Horregatik, garrantzitsua da lokalean egunero ez “apalankatzea”, azkenean
horrek aspertu eta guzti egiten du!
Lokal bat
alokatzerakoan, horrek behar dituen baldintza minimoak kontuan hartzea
komenigarria da, adibidez:
- Instalazio elektrikoa erabilera egoera onean egotea.
- Behintzat, ur iturri bat izatea, ura edan ahal izateko eta garbiketak egiteko, eta ura beste toki batetik ekarri behar ez izateko.
- Egoera onean dagoen komun bat izatea.
- Su-itzalgailu homologatu bat izatea, 5 Kilotako ABC modukoa.
- Lokal guztiek behar dute istripu eta erantzukizun zibil asegurua.
- Aireztapen sistema bat (saretoak) izatea.
- Lokalaren tamaina kontuan izatea, koadrilan zareten pertsona kopuruarekin bat etortzea.
Hauek izango
lirateke lokal batek beharko lituzkeen baldintza minimoak. Zure lokalak
baldintza hauek ez dituela ikusten baduzu, planteatu beharko zenukete, merezi
duen ala ez bertan jarraitzea edo beste lekuren bat bilatzea.
Lokal bat alokatzen
duzunean, gertatu ohi da lagunen artean eztabaidak egotea, edo eta bizilagunek
kexa egitea (beti badago kexa egiten duen auzokoren bat). Arazo hauek
saihesteko, hona hemen aholku pare bat:
- Zarata kontrolatu: gaueko 10etatik aurrera egiten duzuen soinua jaitsi, lokalaren barnean eta lokaletik kanpo (lokaletik kanpo soinua egiten baduzue, eta bizilagunek entzuten badute, soinua lokaletik ateratzen dela pentsatuko dute). Bozgorailu eta telebista ate eta leihoetatik urrundu, soinua lokaletik gertu dauden etxeetara ez iristeko.
- Higienea: garrantzitsua da zaborra ez pilatzea, lokal barnean nahiz lokaletik kanpo. Zaborra ateratzeko edo lokala garbitzeko garbiketa txandak egin, nahiz eta, hoberena lokala garbia mantentzea izan. Lokala noizean behin aireztatzea ere komenigarria da.
- Animaliak: hobe da lokalean animaliarik ez izatea, ez da gomendagarria bakarrik uztea. Hauek zaintzea, garbitzea eta abar ardura handia da...
Informazio iturria: